miércoles, 22 de octubre de 2008

THE CORPORATION



About the Film:

WINNER OF 26 INTERNATIONAL AWARDS! 10 Audience Choice Awards including the 2004 Sundance Film Festival.

Provoking, witty, stylish and sweepingly informative, THE CORPORATION explores the nature and spectacular rise of the dominant institution of our time. The Corporation is transforming audiences and dazzling critics with its insightful and compelling analysis.

THE CORPORATION is Canada's most successful documentary... EVER!


Filmaren inguruan:

NAZIOARTEAN 26 SARIREN IRABAZALEA! Ikulseengandik 10 sari jaso ditu 2004ko Sundance Film Festivalekoa barne.

THE CORPORATION natura eta garaiko instutuzio menperatzailaren gorakada harrigarria aztertzen du modu probokatzailea, trebe, elegante eta oso informatiboan eta egindako analisi sakon eta sinestarazlearekin audientziaren eta kritikoen iritziak aldatzen ari ditu

THE CORPORATION Kanadan inoiz arrakasta gehien izan duen dokumentala da!


http://video.google.com/videosearch?emb=0&aq=o&q=the+corporation+spanish&src=3#


Filmaren iruzina:


Zer da korporazio bat? THE CORPORATION filmak galdera horren erantzuna eta askoz gehiagorena eskaintzen digu, behingoz kontura gaitezen korporazioek sortzen dituzten kalteez.

Korporazioa hainbat helbururen zuzendaritzan elkarrekin lan egiten duten pertsona talde batek osatzen dute, non helburu garrantzitsuena jabearentzat onura asko ateratzea den. Horregatik bilakatu dira hain arriskutsuak, izan ere, helburu horiek lortzeko edozer gauza egiten dute.

1712. urtean, Industrializazioarekin, hasi ziren korporazioak sortzen baina garai artan enpresa hauek gizarteari on egiten zioten, hala ere, gizaki baten eskubide legalak bereganatzen dituztenean dena aldatzen da. Korporazioek ez baitute kontzientzia moralik eta akziodunez bakarrik arduratzen direlako beraien erruz kaltetzen diren pertsonez arduratu gabe.

Horrek guztiak, bigarren mailako efektuak sortzen ditu min handia sortuz. Mina sortzen diete langileei, batik bat 3. munduan, esplotatzen dituztelako eskulan merkea eskaintzen dutelako daukaten bakarra baita. Mina sortzen diete gizakien osasunari sortutako gai kimikoak( ad. petrolioarekin egindako materialak) kantzerra, malformazioak etab. sortu dituztelako. Kaltea animaliei, adibidez esne produkzioa handitzeko behiei substantzia bat eman diete hainbat lekutan zeinek gaixo jarri dituen eta errapetan malformazio bat agertu zaie. Honen ondorioz, esnea ateratzerakoan hiroa ere ateratzen da eta esnea kalteturik gertatzen da. Esne horrek hainbat botikek beren efektua galtzea dakar eta beraz, hau edan baino lehen sendatu zitezkeen gaixotasuna sendagaitzak izatea. Hori dena gutxi balitz, biosferari era kalte egiten dio industria-hondakin toxiko asko ibaietara botatzen direlako, airea kutsatzen delako... Argi dago, beraz, Korporazioen erruz lurreko sistema bizi guztiak gainbeheran daudela.

Baina okerrena sortzen dituzten kalteengatik libre geratzen direla da, psikopata izaera daukaten arren ez doaz kartzelara. Horren adibide Korporazio mordo bat ditugu: Exon (isurkinak), General electric (fraudea), Chevron (ingurugiroaren urratzea)...

Korporazioak gaur egungo suntsiketa tresnarik handiena dira eta gobernuri eskutik joan zaizkie.Sekulako boterea eta askatasuna lortu dute eta jainkotu egin dira gobernuaren gainetik jarriz. Horregatik politikoek hauekin bat egitea baino ez dute. Hori dela eta hain arriskutsua den pribatizazioari ateak ireki dizkiote, non unibertso osoa dago salgai.

No hay comentarios: